XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburuak: Valeur et répartition Liburu honen egilea Carlo Benetti marxist ekonomilari gazte bat dugu.

Italiar izanik, Frantziako Unibertsitateetan (Grenoblen eta Parisen) egiten ditu bere irakaskuntza eta ikerketa lanak, Balio eta Banaketa liburuan frogatzen digun bezala.

Aipatu liburu honetan tratatzen dena zera honetara mugatzen da: gainproduktu edo errentaren banaketa teoriaren azterketa, eta honekin balioaren teoriak duen zerikusia, esan den hau eskola ekonomiko diferenteen baitan.

Gaiarengatik eta areago metodologiarengatik, esan genezake ekonomian aritzen diren ikasleei zuzenduta dagoela, bereziki.

Horregatik hau dio: Gure asmoa zera da, eztabaida eta errefleksio gai zenbait proposatzea ikasleei partikulazki, zeinaren bidez transmetitzen zaien jakintzari arrepostua ematea posible bihur dakien (1. horrian); eta beste hau ere: ... proposatzen ditugun kritika gaiek helburutzat hau dute, marzismoa kapitalismoaren teoria bezala, hazten laguntzea (1 horr.).

Neoklasikoak hauzitan Neoklasiko deitu eskolari dagokio liburuaren zatirik haundiena.

Eta hau, egun Unibertsitateetan teoria honek duen lekua eta harreta dela kausa.

Benettik, eskola honek duen sustrai teorikoa agertu ondoren, kritikatzera igarotzen da, azkenengo hau, bi mailotan eginaz.

Lehendabizi, teoriok duten barne-kontraesan logikoak azalduko dizkigu, eta bigarrenik, hipotesisen mailan eginen du bere kritika saioa.

Barne kritikari dagokionez, eta laburki esanda honako hauxe dio.

Dakigun bezala, eskola honen bi zutabeak hauk dira, produktibitate marginalaren teoria, eta produkzio makroekonomikoren funkzioa.

Produktibitate marginalaren teoriak, produkzio funkzioan finkatzen delarik, bi baldintza bete behar ditu.

Produkzio funkzioa posibilitate teorikoen deskripzioa izatea, eta esan honetan finkatuz errentaren banaketa legeak fundatzea.

Baina diosku Benettik teknologia jakintza eman bati, hots tekniken stoka baliagarri bati, anitz produkzio funkzio dagokio, irabaziaren tatsa, eta alokairuaren arauean.

Horregatik ezin determinatuak gertatzen dira, bai kapitalaren produktibitate marjinala, areago oraindik lanaren produktibitate marjinala.